www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004344
Nola zergatzen dute etxebizitzetatik datozen higiezinen kapitalek?
Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2025/1/1
Etekinak etxebizitzaren arrendamentuagatik higiezinen kapitaltzat joko dira eta aurrezkiaren zerga-oinarrian integratuko dira.
Soilik etxebizitzetatik datozen higiezinen kapitaltzat joko dira Hiri Errentamenduei buruzko Legeko 2. artikuluan zehaztutako kontratuen ondoriozkoak. Hauxe ezarri da artikulu horretan:
- “Etxebizitzaren errentamendua da eraikuntza bizigai bat errentan hartzea, xede nagusia errentariaren bizileku iraunkorra izatea dela.
- Etxebizitzen errentamenduari buruzko arauak aplikatuko zaizkie finkarekin batera errentatzen diren altzariei, trastelekuei, garaje-plazei eta gainerako lokal, barrunbe eta zerbitzu guztiei”.
Hortaz, etxebizitzaren errentamenduak etxebizitzaren eranskinak barne dituela ulertzen da, betiere etxebizitzarekin batera lagatzen badira eta elementu guztien errentamendua araubide juridiko bakarra duen kontratu batean gauzatzen bada.
Zehazkiago, etxebizitzaren errentamenduaren kontzeptutik kanpora gelditzen dira Hiri Errentamenduei buruzko Legeko 3. artikuluan aipatzen den etxebizitzarena ez bezalako erabilerarako errentamendu-kontratuen ondoriozko etekinak. Artikulu hori dela bide:
- “Etxebizitzarena ez bezalako erabilerarako errentamendua da eraikuntza bakarrean egonik aurreko artikuluan ezarritakoa ez bestelako lehentasunezko erabilera duen etxebizitzaren errentamendua.
- Bereziki, halakotzat joko dira denboraldika egin diren hiri-finken errentamenduak, udan zein beste edozein sasoitan, baita finkan industri, merkataritza, eskulangintza, lanbide, jolas, laguntza, kultura edo hezkuntzaren gaineko jarduera bat egiteko gauzatzen direnak ere, errentamenduak egiten dituzten pertsonak edozein direla ere”.
- Sarrerak: higiezinen kapitalaren sarreretan ondoko kopuruak sartu behar dira: batetik, errentariak jasotzen duen errenta eta, bestetik, higiezinaren titularrak kobratzen dituen gainerako kontzeptuak.
- Gastuak: etxebizitzaren mataren arabera:
- Orokorrean: Finantzaketa-interesak eta -gastuak (dirulaguntzak izan ezik) eta ez ordaintzeagatiko aseguru-kuotak (300 € gehienez). Gainera, higiezin bakoitzeko lortutako etekin osoen %30ko hobaria aplikatuko da.
- Bizigune, ASAP edo antzekoetan integratutako etxebizitzak: Finantzaketa-interesak eta -gastuak (dirulaguntzak izan ezik). Gainera, higiezin bakoitzeko lortutako etekin osoen %70ko hobaria aplikatuko da.
- Lehen aldiz alokatutako etxebizitzen, azken 5 urteetan alokatu ez diren etxebizitzak edo errenta erreferentziazko indizeetara mugatzen duten etxebizitak tentsio-gunetan: Finantzaketa-interesak eta -gastuak (dirulaguntzak izan ezik) eta ez ordaintzeagatiko aseguru-kuotak (300 € gehienez). Gainera, higiezin bakoitzeko lortutako etekin osoen %70ko hobaria aplikatuko da.
- Azpierrentamendua: Azpierrentatzaileak errentamendu gisa ordaindutako zenbatekoak, azpierrentan hartutako elementuarekiko zati proportzionalean. Gainera, higiezin bakoitzeko lortutako etekin osoen %30ko hobaria aplikatuko da.
Hobariaren eta gastuaren baturak ez du ekarriko, ondasun higiezin bakoitzerako, etekin garbi negatiborik.
Informazio gehiago
Lotutako galderak
Lotutako orrialdeak
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli