Gela bat alokatzen bada edo etxebizitza bat azpierrentan ematen bada, nola zergapetzen dira sarrerak?
Alokairuaren edo azpierrentamenduaren xedea etxebizitza-beharrizana asetzea bada, errentatzaileak jasotako kopuruak ohiko etxebizitzaren alokairu gisa kargatuko dira aurrezkiaren oinarrian (ondoko hauek soilik kendu daitezke gastu modura: ordaindutako korrituak eta hobari bat, sarreren %20).
Azpierrentatzaileak jasotako kopuruak kapital higigarriaren etekin gisa kargatuko dira zerga-oinarri orokorrean (soilik izango da kengarria azpierrentatzaileak errentamendu gisa ordaindutako zenbatekotik azpierrentan hartutako elementuari dagokion parte proportzionala, eta, gainera, % 20ko hobaria aplikatuko zaio azpierrentan emandako higiezin bakoitzeko lortutako etekin osoen eta gastu kengarri gisa konputatuko zenbatekoaren arteko diferentziari).