saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004343

Gela bat alokatzen bada edo etxebizitza bat azpierrentan ematen bada, nola zergapetzen dira sarrerak?

  • Alokairuaren edo azpierrentamenduaren xedea etxebizitza-beharrizana asetzea bada, errentatzaileak jasotako kopuruak ohiko etxebizitzaren alokairu gisa kargatuko dira aurrezkiaren oinarrian (ondoko hauek soilik kendu daitezke gastu modura: ordaindutako korrituak eta hobari bat, sarreren %20).
  • Azpierrentatzaileak jasotako kopuruak kapital higigarriaren etekin gisa kargatuko dira zerga-oinarri orokorrean (soilik izango da kengarria azpierrentatzaileak errentamendu gisa ordaindutako zenbatekotik azpierrentan hartutako elementuari dagokion parte proportzionala, eta, gainera, % 20ko hobaria aplikatuko zaio azpierrentan emandako higiezin bakoitzeko lortutako etekin osoen eta gastu kengarri gisa konputatuko zenbatekoaren arteko diferentziari).

Bi kasuetan etekina ezin da izan negatiboa.

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali