Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004341
BGAEren bazkideek edozein kontingentziaren ondorioz jasotakoak (heriotza barne) PFEZn lanaren etekintzat joko dira.
Ezinezkoa izango da murrizketaren xede izan ez diren ekarpenen eta kontribuzioen gehiegizko zenbatekoen zenbatekoa murriztea.
Egotzitako ekitaldi bakoitzaren Zergari buruzko zerga oinarri orokorrean %100 integratuko da.
% 65eko edo gehiagoko desgaitasun fisiko edo sentsoriala edo % 33ko edo gehiagoko desgaitasun psikikoa duten pertsonak.
Salbuetsita daude pertsona horiek errenta gisa lortutako prestazioen ondoriozko lan-etekinak, lanbide arteko gutxieneko soldata halako hiru izanik muga. 2016/07/01etik aurrera, salbuespen horren onuradun izan daitezkeen ekarpenak desgaitasunen bat duten pertsonen aldeko gizarte-aurreikuspeneko planetara egindakoak baino ez dira, baldin eta Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeei buruzko otsailaren 23ko 5/2012 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian eta haren Erregelamenduaren 40. artikuluan eta hurrengoetan eskatutako baldintzak betetzen badituzte.
Lehen prestazioaren integrazio-muga gertakizuneko aplikatzen da, ez babes produktu edo sistema bakoitzeko. Integrazio-ehunekoaren (%60) aplikaziorako, arautegiaren arabera tratamendu bateratua eman behar zaie BGAEetatik, pentsio planetatik, gizarte aurreikuspeneko mutualitateetatik, enpresen aurreikuspen sozialeko planetatik, bermatutako aurreikuspen planetatik eta mendekotasun aseguruetatik jasotzen diren kopuruei.
Edozein kontingentziarengatik jaso zen kobrantza 2014tik baino lehenagoko ekitaldi batean kobratu bazenuen eta kontingentzia berarengatik azken ekitaldi hori baino geroagoko ekitaldi batean egin bazen, kopuru biei aplikatu ahal izango diezu %60ko integrazio portzentajea. Hori guztia Bizkaiko Foru Aldundiaren 175/2013 Foru Dekretuak, abenduaren 10ekoak, bere xedapen gehigarri bakarrean ezarritakoarekin bat.
Halaber, adierazitako ehunekoa, hots, %60, kapital gisa egindako kobrantzan bakarrik aplikatu ahal izango da eta lehen apaitutako muga izango da.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.