Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004340
Bai, baldintza jakin batzuk betez gero; arautegiaren arabera bi zerga-onura daude, baina bateraezinak dira:
Zerga-ondoreetarako atzerriko langileen gaindikinen araubidea aplikatu ahal izateko ezinbestekoa da lan-ondoreetarako lantokia aldatzea eta ondorioz langileak 9 hilabete baino luzeago udalerri berean bizi behar izatea. 9 hileko aldia etengabea izan behar da, baina zerga-ekitaldi har ditzake.
Baldintzak:
Atzerrian emandako egunetan sortu diren ordainsariei aplikatuko zaie salbuespena, eta urtean 60.100 eurokoa izango da gehienez.
Salbuespen hau eta sarien araubide orokorra bateragarriak dira.
Zergadunaren errenten artean atzerrian zerbitzuak modu iraunkorrean ematearen ondoriozko lan-etekinak sartzen direnean, zergadunak kenkari bat egin ahal izango du artikulu honen aurreko paragrafoan araututakoarekin bateraezina den nazioarteko zergapetze bikoitz alternatiboa saihesteko; kenkari hori aipatutako lan-etekinei dagokien kuota osoaren zati baten % 50ekoa izango da.
Paragrafo honetan xedatutakoa aplikatzeko, zergadunak zergaldiko ehun eta laurogeita hiru egun baino gehiago eman beharko ditu atzerrian, aurreko lerrokadan aipatzen diren etekinak eratortzen dituen lan-kontratuari dagozkion eginkizunak betetzen; nolanahi ere, errendimendu horiek atzerrian bakarrik egin beharko dira.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.