Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004334
Adibidea: Langile batzuek uste dute aldi jakin batean (2015ko urtarriletik 2020eko martxora arte) behar ez zituzten lanak egin dituztela. Arduradunei eskaera bidali eta eskubidea onartu diete; ondorioz 2020eko apirilean 400.000 € ordaindu dizkiete. Nola zergapetu behar da zenbateko hori?
Kobratutako kopuruak enpresari eskatu dakizkioke langileei kobratzeko eskubidea onartu dien ekitaldian, hau da, 2015eko ekitaldian. 2000 - 2014 aldian kopuruak ezin ziren eskatu, langileek ez baitzeukaten onartuta kobratzeko eskubidea modu ofizialean (ezin zizkioten eskatu nominen arduradunari).
Etekinok 5 urte baino aldi luzeagoan sortu direnez, %50 bakarrik egotz daiteke, baina 300.000 €-ko mugarekin. Hau da, 300.000 € %50 aplikatuta egotz daitezke (150.000 €) eta gainerakoa, 100.000 €, osorik egotzi behar da (%100).
2020ko aitorpenean egotzi beharreko etekinak, guztira: 250.000 €.
Enpresak aurreko ekitaldietako kopuruak kobratzeko eskubidea onartu
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.