www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004333

Posiblea da zerga-ordainketa modalitate, baterako edo indibiduala, hasiera batean aukeratuta, aldatzea?



Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2020/01/01

Deklarazioa aurkeztu ondoren, aukera hori behin bakarrik aldatu ahal izango da, zuzenketa-idazki bat aurkeztuz, betiere zergapekoak formalki jakinez gero eta zerga-betebeharraren elementu guztiak edo batzuk aitortzera, erregularizatzera, egiaztatzera, ikuskatzera, aseguratzera edo likidatzera bideratutako zerga-administrazioaren edozein ekintza gertatu ez bada.

Zuzenketa-idazkia aurkeztuko duen ezkontideak edo izatezko bikotekideak familia-unitateko beste ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen ordezkaritza-gakoa izan beharko du.

Zuzenketa-idazki bat aurkezteak ez du esan nahi, inola ere, epez kanpoko aitorpenagatiko errekargua aplikatuko denik, baldin eta idazki horren xedea aurretik gauzatutako tributazio-aukera aldatzea bada.

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali