www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004332

2014ko urtarrilean Enpresa bateko langileei % 5eko murrizketa aplikatu diete soldatan. Erreklamazio judiziala egin dute, eta, azkenean, Auzitegi Gorenak arrazoia eman die langileei 2017eko azaroan,(30 hileko ordainketei dagokiena) eta 2.000 € kobratzeko eskubidea daukate, 2017ean 1.000 € eta 2019an 1.000€. Jasotako kopuruak zein ekitalditan egotzi behar diren.



Langileek zenbateko hori norberaren lanaren etekin gisa integratuko dute 2017eko ekitaldiko aitorpenean.

Etekina bi urte (30 hileko ordainketei dagokiena) baino gehiagoan sortu denez, % 60a integratuko da. 5 urte izan balitz % 50a integratuko zitekeen.

Kasu honetan, 2017eko aitorpenean kobratutako eta sortutako 1000€ sartu behar da eta %60a integratuko da.

2019an beste 1000 € kobratzen dituenean, 2017ko aitorpenean sartu behar ditu. Aitorpena aurkezteko ohiko epea igarota egongo denez, ekitaldi horren (2017) aitorpen osagarria aurkeztu beharko du, eta aitorpen osagarri hori aurkezteko epea data honetan amaituko da: PFEZaren aitorpena aurkezteko hurrengo aldia amaitzen denean (epea 2019eko ekainaren 30ean amaituko da - edo urte horretako errenta-kanpainan aitorpena aurkezteko azken lanegunean-).

%60 edo %50 integrazioak 300.000€ muga dauka.

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali