www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004332

2020ko urtarrilean Enpresa bateko langileei % 5eko murrizketa aplikatu diete soldatan. Erreklamazio judiziala egin dute, eta, azkenean, Auzitegi Gorenak arrazoia eman die langileei 2023ko azaroan,(30 hileko ordainketei dagokiena) eta 2.000 € kobratzeko eskubidea daukate, 2023ean 1.000 € eta 2025ean 1.000€. Jasotako kopuruak zein ekitalditan egotzi behar diren.



Langileek zenbateko hori norberaren lanaren etekin gisa integratuko dute 2023eko ekitaldiko aitorpenean.

Etekina bi urte (30 hileko ordainketei dagokiena) baino gehiagoan sortu denez, % 60a integratuko da. 5 urte izan balitz % 50a integratuko zitekeen.

Kasu honetan, 2023eko aitorpenean kobratutako eta sortutako 1000€ sartu behar da eta %60a integratuko da.

2025ean gainerako 1.000 euroak jasotzen dituenean, 2023ko ekitaldia zuzentzeko idazki bat egingo du berriro, jasotzen diren egunaren eta zerga hau aitortzeko hurrengo epearen arteko epean (aurreko kasuan bezala, errendimendua % 60an txertatuko da).

%60 edo %50 integrazioak 300.000€ muga dauka.

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali