saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004331

2020an pertsona bat enpresa batean aritu zen lanean; 20.000 € kobratzeko eskubidea zeukan baina diruzaintzako arazoengatik 15.000 € bakarrik ordaindu zizkioten eta gainerako 5.000 euroak 2021eko uztailean ordaindu dizkiote. Nola zergapetu behar da?

2020ko aitorpenean ekitaldi horretan jasotako kopuruak bakarrik egotzi behar ditu. Hau da, 15.000 €.

2021ko ekitaldian falta diren 5.000 euroak kobratu dituenez, 2020ko aitorpen osagarria aurkeztu behar du (berandutze-korriturik eta errekargurik gabe). Aitorpen hori aurkezteko epealdia hurrengo errenta aitorpena norberaren borondatez aurkezteko epealdia amaitu artekoa da (kasu honetan 2022eko ekainaren 30era arte).

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali