www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004330

Nork aurkeztu behar duen errenta-aitorpena?



Behartuta daude errendimenduak lortzen duten zergadunak, egotzitako errentak eta ondare-irabaziak zergari lotutakoek aitorpena aurkeztea.

PFEZren arabera, zergadunek ez dute autolikidazioa egin beharrik, lortu dituzten errentak honakoak iturri hauetatik bakarrik jasotakoak direnean:

  • Lan etekin gordinak:
    • Urteko 14.000 eurora bitarte salbu eta hurrengo paragrafoko d) idatz-zatian aurreikusitako kasuren batean sartuta badaude.
    • 14.000,01 eurotik 20.000 euroraino, ondorengo paragrafoan jasotako kasuetako batean sartuta daudenean izanezik.
      1. Ordaintzaile batengandik baino gehiagorengandik jasotzen dituztenean, salbu eta bigarren ordaintzaileengandik eta gainerako ordaintzaileengandik jasotako zenbatekoen batura urtean 2.000 €baino handiagoa ez denean..
      2. Lan kontratu bat baino gehiago sinatu dutenean, ekitaldiaren barruan edo indarrean zegoen kontratua luzatuta.
      3. Pentsio konpentsagarriak edo zergari lotutako urteko mantenuak jasotzen dituztenean.
      4. Salbuespena, hobaria, murrizketa, kenketa edo zeinahi zerga-hobari gozatzeko eskubidea edukitzeko ezarritako baldintza, epe edo inguruabarretako bat betetzen ez duten zergadunek, hobariak berekin dakarrenean Zerga Administrazioari haren berri jakinarazi beharra edo zerbait erregularizatu edo ordaindu beharra.
      5. Arauz jasotako kasuetako batean sartuta daudenean. (73ter artikulua).
  • Kapitalaren etekin gordinak eta ondare irabaziak, kasu bietan, salbuetsitakoak barne, biak batuta urteko kopuru gordina 1.600 euro baino gehiago ez bada. 2016.01.01etik ez da aplikatuko inbertsio kolektiboko erakundeen partaidetzak edo akzioak berreskuratu edo eskualdatzeagatik lortutako ondare-irabaziei dagokienez, baldin eta haien atxikipen-oinarria, erregelamenduz ezartzen denaren arabera, ez bada zehaztu behar zerga-oinarrian sartu beharreko zenbatekoaren arabera.

 

 

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali