Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004329
Hurrengo familia-unitate hauek baterako tributazioa egin dezakete:
Senar-emazteak edo izatezko bikoteko kideak eta emantzipatu gabeko seme-alaba adingabekoak, eta adin nagusikoak ere bai, baldin ordezkapen-ahalmena duen kuradoretza bati lotuta badaude (lehen luzaturiko edo birgaitutako guraso-ahala) eta, betiere,hori gurasoek edo adoptatzaileek gauzatzen badute.
Familia unitateetako kideak urtero zehazten dira, abenduaren 31n. baina, urtean zehar familia-unitateko kideren bat hiltzen bada, familia-unitateko gainerako kideak edo kideek baterako tributazioa aukeratu ahal izango dute, eta haien autolikidazioan sartuko dituzte hildakoaren errentak.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.