www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004327

Atzerrian bizi den pertsona BFA-ko zergaduna izan daiteke?



Izango dira zergadun bizkaitarrak, nahiz eta hain zuzen atzerrian bizi izan bere bizileku fiskala lortu beste herritan ez duten pertsonak.

Foru arau hau aplikatuko zaie nazionalitate espainiarra duten pertsonei, haien ezkontideei -legez bereizita ez badaude- eta haren mendeko seme-alaba adingabeei, baldin eta, zerga honen Bizkaiko araudiaren mende lotuta egonik, ohiko egoitza atzerrira aldatzen badute honako arrazoi hauek direla bide:

  • Espainiako ordezkaritza diplomatikoetako kideak.
  • Espainiako bulego kontsularretako kideak, ohorezko kontsulordeak, ohorezko kontsul-agenteak edo haien menpeko langileak izan ezik.
  • Espainiako Estatuko kargu edo enplegu ofizialen titular direnak, nazioarteko erakundeen aurrean kreditatutako delegazio eta ordezkaritza iraunkorretako partaide gisa aritzen direnean edo atzerrian dauden delegazio edo misioetan begirale lana egiten dutenean.
  • Atzerrian izaera diplomatiko edo kontsularrik gabeko kargu edo enplegu ofizial bat betetzen duten funtzionario aktiboak.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarentzat lan egiten duten funtzionarioak edo kontratupeko langileak, Euskal Autonomia Erkidegoak atzerrian dituen bulegoetara bidali badituzte.

Aurreko zenbakian ezarritakoa ez da aplikatuko funtzionario publikoak ez direnean edo kargu edo enplegu ofizialik ez dutenean, eta aurreko zenbaki horretan aipatutako baldintzetako edozein bete baino lehen ohiko egoitza atzerrian dutenean; eta ) Legez bereizita ez dauden ezkontideak edo adingabeko seme-alabak izanez gero, ohiko egoitza atzerrian dutenean, ezkontideetako batek -ama zein aita izan- aurreko baldintzak bete baino lehenago.

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali