www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004289

Nork aurkeztu behar du aitorpena BFAn?



  • Ohiko egoitza Bizkaian daukaten pertsona fisikoek.
  • Egoitza Espainiako estatuan duten pertsonek, baldin eta zergaldiko egun gehienak Euskal Autonomia Erkidegoan emanik, Bizkaian emandako egunen kopurua Euskal Autonomia Erkidegoko beste bi lurralde historikoetako bakoitzean emandakoa baino handiagoa bada.

    Pertsona batek lurralde batean zenbat denbora eman duen zehazteko aldi batez kanpoan egondako aldiak zenbatuko dira.

Adibidea: Pertsona bat Bilbon bizi izan da 2021/1/1etik 2021/09/1era arte eta Castron 2021/09/1etik 2021/12/31ra arte. Asteburu guztiak Castron eman ditu, eta ekaineko oporretan ere bertan egon da. Non ordaindu behar du Zerga 2021an? 2021ean 8 hilabete bizi izan da Bilbon (asteburuak eta oporrak aldi baterako ausentziak dira); beraz, Bizkaiko zergaduna da.

  • Atzerrira bizi izaten joanez gero, ausentzia aldi baterakotzat hartuko da, ondoko kasuan izan ezik: zerga-egoitza atzerriko herrialdean ezarri dela frogatzen bada (herrialde horretako egoitza-agiria eduki behar da). Zergapetze bikoitza saihesteko hitzarmena egonez gero, bertan xedatutakoa aintzat hartu behar da nahitaez.
  • Familia unitate bateko zergadun batzuen ohiko egoitza beste lurralde batean badago eta Zerga batera ordaintzea hautatzen badute, Bizkaiko Foru Aldundiari ordainduko diote likidazio-oinarririk handiena daukan kidearen ohiko egoitza Bizkaiko lurraldean egonez gero. Kideren baten zerga-egoitza Espainiako estatuan ez badago, ezin dute hautatu baterako tributazioa.

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali