www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004214

Zer da familia ugaria ?



Definizioa

Familia bat ugaritsutzat hartuko da:

  • guraso bat edo bi eta 3 seme-alaba edo gehiago badira (guraso bienak zein batenak), edo guraso bat edo bi eta bi seme-alaba, bat minusbalioduna izanez gero.
  • Halaber, bi gurasoak gaigabeziadunak badira edo haietako batek %65eko gaigabezia edo handiagoa badu, nahikoa izango bi seme-alaba izatea familia ugaritsutzat hartzeko.
  • Bi seme-alaba dituen aita edo ama, baldin eta beste guraso hil bada.
  • Familia Ugariak Babesteari buruzko azaroaren 18ko 40/2003 Legean beste balizko batzuk ageri dira.

Umeek ondoko baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Ezkongabeak izan behar dira.
  • 21 urte baino gutxiago izan behar dituzte. Ikasleak badira, muga 26 urtera arte luzatzen da. Minusbalioa aintzatetsita duten seme-alabek ez dute adin-mugarik.
  • Aurrekoekin, edo aurrekoarekin, bizi behar dira.
  • Ekonomikoki aurrekoen, edo aurrekoaren, menpean bizi behar dira.
Sailkapena

Oraingo arautegiaren arabera familia ugaritsuetan kategoria hauek daude:

  • Kategoria berezia:
    • 5 seme-alaba edo gehiago dauden familiak.
    • 4 seme-alaba dauden familiak, haietako 3 gutxienez batera jaio, adoptatu edo behin betirako edo aurreadopzioan hartu badira.
    • 4 seme-alaba dauden familiak, baldin eta familiaren urteko sarrerak kideen artean zatikatzearen emaitzako kopurua eragin anitzeko errenta-adierazle publikoa %75 baino gehiago ez bada (aparteko soldatak ere sartu behar dira).
  • Kategoria orokorra:
    • Gainontzeko famili unitateak.
    • Sailkapenaren ondoreetarako, minusbalioa aintzatetsita duen seme edo alaba bakoitzeko bi zenbatuko dira.

La Ley de Infancia y Adolescencia establece que a partir del 18 de agosto de 2015 el Título de Familia Numerosa seguirá en vigor aunque el número de hijos/as que cumplen las condiciones para formar parte del título sea inferior al establecido por ley. Es decir, se mantendrá el título hasta que el menor de los hijos/as cumpla la edad legal establecida (21 años o 26, si continúa con sus estudios o formación). No obstante, la vigencia del título se extenderá exclusivamente respecto de los miembros de la unidad familiar que sigan cumpliendo estos requisitos y no será aplicable a los hijos/as que ya no los cumplen. Cambiando la categoría de especial a general, en el caso de que el número de hijos/as beneficiarios pase de 5 a 4.

Loturak

Informazio gehiago

Lotutako galderak

Familia ugaritsuaren titular


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali