Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900004202
Urriaren 29ko 7/2012 Legeko 7. artikuluak xedatu duenaren arabera eragiketak ezin dira eskudirutan ordaindu parte hartzen duen alderdiren batek enpresaburu edo profesional badihardu eta zenbatekoa 2.500 euro edo gehiago bada (atzerriko dibisetan, kopuru horren kontrabalioa). Zenbateko hori 1.000 euro izango da, edo horren kontrabalioa atzerriko monetan, 2021eko uztailaren 11tik aurrera, Iruzur Fiskala Prebenitzeko eta Iruzur horren aurka Borrokatzeko Neurriei buruzko uztailaren 9ko 11/2021 Legeak, Kontseiluaren 2016ko uztailaren 12ko 2016/1164 (EB) Zuzentarauaren transposizioari buruzkoak (zuzentarau horrek barne-merkatuaren funtzionamenduan zuzenean eragiten duten iruzur fiskalaren aurkako arauak ezartzen ditu, zerga-arau batzuk aldatzen ditu eta jokoa arautzen du) eskudirutan egin daitezkeen ordainketen gehieneko kopuruetan egindako aldaketen ondorioz.
Hala ere, aipatu zenbatekoa 15.000 eurokoa edo atzerriko dibisetako haren kontrabalioa izango da ordaintzen duena Espainian zerga-egoitza ez daukala frogatzen duen pertsona fisikoa bada eta enpresaburu edo profesional ez badihardu. Zenbateko hori 10.000 euro izango da, edo horren kontrabalioa atzerriko monetan, 2021eko uztailaren 11tik aurrera.
Zenbateko horiek zenbatesteari begira, eragiketa guztien edo, halakorik balego, ondasun edo zerbitzu ematea zatitzen den ordainketa guztien zenbatekoak batu beharko dira.
Ondore horietarako guztietarako, ordaintzeko honako moduak dira eskudiruzkoak:
Ez dira kengarriak urriaren 29ko 7/2012 Legeko 7. artikulu horretan xedatutakoa betetzen ez duten eragiketen ondoriozko gastuak, beretako eskudirutan asetako zenbatekoarekin bat datorren partetik.
Eroskeriazko emariei dagokienez, 13/2013 Foru Araua aipatzen da eroskeriak ez direla kengarriak, araudian zerga trataera hori berariaz jasotzeko, Kontseiluaren 2009ko maiatzaren 25eko C (2009) 64 Gomendioaren arabera (merkataritzako transakzioetan atzerriko funtzionario publikoen ustelkeriaren aurkako borroka indartzeko zerga-neurriei buruzko gomendioa), eta esparru horretan Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak eta Europar Batasunak emandako jarraibideei jarraiki.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.