Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004150
Aurrerakinak ez dira eragiketa ekonomikotzat jotzen, hirugarrenekiko eragiketen urteko aitorpenaren ondorioetarako. Izan ere, ez dira ondasunen edo zerbitzuen eskuraketak, bezeroaren izenean eta kontura egindako ordainketa-bitartekotza hutsa baizik. Beraz, ez dira aitorpenean adierazi behar.
Gainera, eragiketak 347 ereduan adieraziko dira ordainaren zenbatekoan; zenbateko hori BEZaren zerga-oinarria kalkulatzeko arauak aplikatzetik ondorioztatutakoa da, eta horretan ez da aurrerakinik sartzen.
Funtsen hornidurei dagokienez, 3.005 € fakturatu eta horiek gainditzen badira (funtsen hornidurek berekin ekarri ohi dituzten aurrerakinak zenbatu gabe), aurrerakinen eragiketa berdinak erabiliz adierazi beharko litzateke. Hau da, eragiketa ondoren egitean, horren zenbateko osoa adieraziko da, aurretik adierazi den aurrerakinaren zenbatekoa kenduta, baldin eta kenketa horren emaitzak eta pertsona edo entitate berarekin egindako gainerako eragiketek 3.005,06 euroko muga gainditzen badute.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.