www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004147
2014/01/01etik aurrera betebehar formalik
205/2008 Dekretuak ezartzen duenarekin bat, 2014ko urtarriletik aurrera liburu bakarra egin eta kontserbatu beharko duzu, Eragiketa Ekonomikoen Erregistro Liburua deritzona; liburu horrek aurreko guztiak ordeztuko ditu.
2014ko ekitaldian, eta aldi horretan soilik, ondoko zergapekoek ez dute edukiko eragiketa ekonomikoen liburua arteztu beharrik:
- 2012ko ekitaldian enpresa jardueraren bat egin eta beraren etekin garbia zuzeneko zenbatespenaren metodoaren modalitate arruntaren edo erraztuaren bidez zehaztu duten zergapekoetatik jarduerari esker zergaldian 30.000 euro baino gehiago lortu ez dituztenek.
- 2012ko ekitaldian lanbide jardueraren bat egin eta beraren etekin garbia zuzeneko zenbatespenaren metodoaren modalitate arruntaren edo erraztuaren bidez edo zenbatespen objektiboaren metodoaren hitzarmenen modalitatearen bidez zehaztu duten zergapekoetatik jarduerari esker zergaldian 6.000 euro baino gehiago lortu ez dituztenek.
- 2012ko ekitaldian enpresa jardueraren bat egin duten zergapekoetatik haren etekin garbia zenbatespen objektiboaren metodoaren zeinu, indize eta moduluen modalitatearen bidez zehaztu dutenek.
Oharra: Jarduera urte natural osoan egin ez bada, etekin garbia kalkulatzeko jarduera egin den aldiko eragiketen bolumena urte osora heldu arte biderkatuko da.
- Jarduerari 2013ko urtarrilaren 1az gero ekin diotenek ez dute edukiko zertan arteztu eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua, ez hari buruzko aitorpen informatiboa aurkeztu beharrik ere, aurreko ataletan ezarritako betekizun guztiak betez gero.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli