www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004135

Jabeen erkidego batek higiezinak alokatzeagatik 5.000 euroko etekina sortzen badu baina 2.000 baino ez baditu kobratu, derrigorrez aurkeztu behar al du 184 eredua? Zein da horren zenbatekoa?



Higiezinen alogera jarduera ekonomikoa bada PFEZren ondoreetarako, kasu guztietan aurkeztu beharko litzateke, hain zuzen ere jarduera ekonomikoa egiten delako (zergadunak hautatu duen aldi baterako egozpen-irizpidea gorabehera).

Ordea, ez bada jarduera ekonomikoa PFEZren ondoreetarako, orduan ere eredua aurkeztu beharko luke, ezarrita dagoelako 184 eredua aurkeztu behar dela urtero 3.000 euro gainditzen duten errenten-iratxikipen izakientzat, eta aztergai dugun kasu honetan muga hori gainditu da, kobratu dena kontuan hartu gabe. Beraz, eredua aurkeztu behar du, baina 2.000 euro zenbatetsi behar ditu, hori delako kobratu dena. Gastuek kobratu diren sarreren proportzionalak izan behar dute.

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Kontzeptua


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali