saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004132

Neure ohiko etxebizitzan hasiko naiz lanean fisioterapeuta moduan eta arreta-gela gisa bertako geletako bat erabiliko dut. Gainera, lesioen errehabilitaziorako ultrasoinu-makina bat erosiko dut jarduera horretan aritzeko. Kontuan edukita jarduera ekonomikoaren etekinak kalkulatzeko zuzeneko zenbatespena aplikatzen dudala, zer gastu da kengarria amortizazio moduan?

Ultrasoinu-makina erosteko egindako gastua amortizazio gisa ken daiteke, jarduerari lotutako inbertsio-ondasuna baita. Gainera gela amortizatu daiteke etxebizitza osoan daukazun partaidetzari dagokion kuotaren proportzioan, baldin eta jarduerarako bakarrik erabiltzen baduzu.

Horretarako Sozietateen gaineko Zergaren arautegiko amortizazio-taulak aplikatu ditzakezu. Enpresa txikia izateko ezarritako betekizunak betez gero, amortizazio askea aplikatu dezakezu arautegian ezarritakoarekin bat etorriz.

Loturak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Amortizazioa


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali