www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004129

Atzerrian kokatutako edo erregistratutako ondasun higigarriei dagokienez, noiz aurkeztu beharko da berriz 720 ereduaren aitorpena, aurreko ekitaldi batean aurkeztu bada?



Atzerrian kokatutako edo erregistratutako ondasun higigarriei dagokienez, aurretik aitortutako ondasunen edo eskubideen unitateko balioa azken aitorpenaren aurkezpenean zehaztu zenarekin alderatuta 20.000 euro baino gehiago handitu denean izango da derrigorrezkoa 720 ereduaren aitorpena ondoko urteetan aurkeztea (bai eta aitortzeko betebeharrari atxikitako ondasunen edo eskubideen gaineko jabetza galtzen duenean, 50.000 euro baino gehiagoko unitateko balio duten ondasun edo eskubide berriak eskuratzen direnean).

Araua

Zerga betebehar formalei buruzko 205/2008 Foru Dekretua, 65 quater artikulua (361 KB)

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali