www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004123

Ba al dago 720 ereduan atzerrian kokatutako ondasun higiezinen gaineko errentamendu-eskubideei buruzko informazioa emateko betebeharrik?



Ez. Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga-betebehar formalak arautzen dituen Erregalamenduaren 65. ter artikuluan ondasun higiezinen gaineko eskubideei buruz egindako aipamena soilik ondare horiei dagozkien eskubide errealei buruzkoa dela ulertu behar da.

Horrez gainera, aipatu Erregelamenduko 65. quarter artikuluan erabiltzen den "ondasun higigarriak" hitzak atzerrian kokatutako edo erregistratutako ondasun higigarri gorpuzdunei dagokie soilik (baita eskudirua ere), baina ez kreditu-eskubideei edo eskubide pertsonalei.

Araua

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali