www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004122

Pertsona fisiko bat Frantzian kokatuta dagoen eta 380.000 euroko eskuraketa-balioa duen higiezin baten jabe da. Pertsona fisiko horrek Ondarearen gaineko Zergan jada aitortu du higiezin hori. Berriz ere aitortu behar al du 720 ereduan? Ez balu aitortuko, zigortua izan daiteke, 2/2005 Foru Arauaren, martxoaren 10ekoaren, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzkoaren, hogeita zazpigarren xedapen osagarrian aaurreikusitakoaren arabera? Eta 13/2013 Foru Arauaren, abenduaren 5ekoaren, Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergari buruzkoaren, arabera?



Bai. Atzerrian kokatutako higiezinei buruz 720 ereduaren bidez informatzeko betebeharretik salbuesteko kausa bakarrak Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga-betebehar formalak arautzen dituen Erregelamenduko 65. ter artikuluaren 6. idatz-zatian jasotakoak dira, eta horien artean ez dago jasota 714 ereduan, Ondarearen gaineko Zergaren autolikidaziokoan, aipatutako ondarearen aurretiko gordailutzea.

Baldin eta zergadunak betebehar hori betetzen ez badu, zigortua izan daiteke, 2/2005 Foru Arauaren, martxoaren 10ekoaren, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzkoaren, hogeita zazpigarren xedapen osagarrian aurreikusitakoaren arabera, eta hala badagokio, 13/2013 Foru Arauaren, abenduaren 5ekoaren, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzkoaren, 50.3. artikuluan aurreikusitakoari jarraiki. Hala ere, agindu horri dagokionez, kontuan izan behar da ezin zaiola justifikatu gabeko ondare-irabazirik egotzi zergadunari, baldin eta zergadunak frogatzen badu 720 ereduan aitortu ez dituen ondasunen eta eskubideen titulartasuna jada aitortutako errentei edo Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari atxikita egon ez zen ekitaldietan eskuratutako errentei dagokiela.

Araua

Zerga betebehar formalei buruzko 205/2008 Foru Dekretua, 65 ter artikulua (361 KB)

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali