Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004117
Kasu honetan, printzipioz, konpainia egoiliarrari dagokio erakunde ez-egoiliarrean duen parte-hartzeari buruz informatzea, nahiz eta ez zaion derrigorrez egitea eskatuko, Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga-betebehar formalak arautzen dituen Erregelamenduko 53. ter artikuluan ezarritako egoeretako bat emateagatik salbuetsita geratzen bada. Beraz, konpainia egoiliarrean kasu horietako bat ematen bada, pertsona fisikoak ez du informatu beharko erakunde ez-egoiliarrean duen zeharkako parte-hartzeari buruz, ez eta erakunde horretako ondasun eta eskubideei buruz ere.
Sozietate ez-egoiliarrak, baliabide materialak eta pertsonalak antolatzearen bidez, soilik instrumentala ez izateko moduan, ekonomia-jarduera bat eraginkortasunez egiten duenean, aplikatu ahal izango da aurrekoa. Hau da, sozietate ez-egoiliar horren helburua dituen ondasunak zeharka kontrolatzea ez izatea, ondasun horien titular errealaren kontura. Hala badagokio, egoera hori emango balitz, erakunde ez-egoiliar horretako ondasunen eta eskubideen titular errealak aitortu egin beharko lituzke (baldintza horietan).
Zerga betebehar formalei buruzko 205/2008 Foru Dekretua, 53 ter artikulua (361 KB)
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.