saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004117

Bizkaian bizi den pertsona batek, aldi berean konpainia ez-egoiliar batean parte hartzen duen sozietate egoiliar bateko bazkide zuzena edo zeharkako bazkidea denak, sozietate ez-egoiliarraren ekintzei buruzko eta bere ondarea osatzen duten aktiboei buruzko informazioa eman behar al du 720 aitorpen-ereduan?

Kasu honetan, printzipioz, konpainia egoiliarrari dagokio erakunde ez-egoiliarrean duen parte-hartzeari buruz informatzea, nahiz eta ez zaion derrigorrez egitea eskatuko, Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga-betebehar formalak arautzen dituen Erregelamenduko 53. ter artikuluan ezarritako egoeretako bat emateagatik salbuetsita geratzen bada. Beraz, konpainia egoiliarrean kasu horietako bat ematen bada, pertsona fisikoak ez du informatu beharko erakunde ez-egoiliarrean duen zeharkako parte-hartzeari buruz, ez eta erakunde horretako ondasun eta eskubideei buruz ere.

Sozietate ez-egoiliarrak, baliabide materialak eta pertsonalak antolatzearen bidez, soilik instrumentala ez izateko moduan, ekonomia-jarduera bat eraginkortasunez egiten duenean, aplikatu ahal izango da aurrekoa. Hau da, sozietate ez-egoiliar horren helburua dituen ondasunak zeharka kontrolatzea ez izatea, ondasun horien titular errealaren kontura. Hala badagokio, egoera hori emango balitz, erakunde ez-egoiliar horretako ondasunen eta eskubideen titular errealak aitortu egin beharko lituzke (baldintza horietan).

Araua

Zerga betebehar formalei buruzko 205/2008 Foru Dekretua, 53 ter artikulua (361 KB)

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

egoiliar ez den sozietatea


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali