www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004115

Bizkaian bizi den pertsona fisiko batek Frantzian kokatutako ondasun higiezin baten ehuneko berrogeita hamarra (%50) erosi zuen 2010. urtean 100.000 euroren truke. 2013. urtean, finkaren beste ehuneko berrogeita hamarra erosi zuen 120.000 euroren truke. Zer ondasun aitortu beharko ditu 720 ereduan eta zer balio dutela adierazi beharko du?



Planteatutako kasuan, zergadunak, alde batetik, 2010. urtean une hartan 200.000 euroko balioa zuen higiezinaren ehuneko berrogeita hamarra erosi zuela, adieraziz etxebizitza horren zer ehuneko den bere jabetzakoa, eta beste aldetik, 2013. urtean 240.000 euroko balioa zuen finkaren beste ehuneko berrogeita hamarra erosi zuela, zehaztuz zer ehuneko eskuratu zuen une hartan.

Araua

Zerga betebehar formalei buruzko 205/2008 Foru Dekretua, 65 ter artikulua (361 KB)

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Ondasun higiezinak


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali