www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004113

Bizkaian bizi den pertsona fisiko bat Frantzian dagoen ondasun higiezin baten jabea da 2013. urteko abenduaren 31n. Ondasun higiezin horrek 180.000 euroko eskuraketa-balioa du. 2014. urtean 720 ereduan aitortu du, eta ondoren, 250.000 euroren truke saldu du, eta diru hori Andorran beste ondasun higiezin bat erosten inbertitu du berriz. Zer informazio jasoko du idatziz atzerrian kokatutako ondasun eta eskubideei buruzko 2015. urteko aitorpenean?



Planteatutako egoera horren, pertsona fisiko horrek Frantzian kokatutako higiezinaren eskualdatzeari buruzko nahiz Andorran kokatutako ondasun higiezinaren jabetzari buruzko informazioa eman beharko du 2015. urtean aurkeztu beharreko 720 ereduan.

Araua

Zerga betebehar formalei buruzko 205/2008 Foru Dekretua, 65 ter artikulua (361 KB)

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali