www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004112

Atzerrian kokaturiko ondasunen eta eskubideen gaineko aitorpena egiteko 720 ereduan, zein eskuraketa data eta balio esleitu behar zaie higiezinei, baldin eta lehenbizikoa jabetza soila eskuratu bada eta, ondoren, jabaria finkatu bada?



Halakoetan, hasieran jabetza soila izanik ondoren jabetza osoa finkatu deneko higiezina dugunean, zergadunak ondasunaren titularitatea eskuratzen duen dataren aitorpena egin behar da. Hots, ondasun horren gaineko jabari osoa finkatu deneko datarena.

Aitortu beharreko eskuraketaren guztizko balioa kalkulatzeko, jabaria finkatzeari dagokion zenbatekoa gehitu behar zaio hasierako eskubide errealaren eskuraketa balioari.

Araua

Zerga betebehar formalei buruzko 205/2008 Foru Dekretua, 65 ter artikulua (361 KB)

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali