www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004109

Nola baloratu behar dira Norberaren kapitalak hirugarrenei laga zaizkiela adierazten duten baloreak, atzerriko merkatu antolatuetan negoziatzen ez direnak?



Norberaren kapitalak hirugarrenei laga zaizkiela adierazten duten tituluak, merkatu antolatuetan negoziatzen ez direnak, Ondarearen gaineko Zergari buruzko otsailaren 27ko 2/2013 Foru Arauko 16. artikuluan ezarritakoaren arabera baloratu behar dira. Hau da, haien balio izendatua hartu behar da aintzat, behar den kasuetan amortizazio-primak edo itzulketa-primak gehituta.

Espainiakoen antzeko merkatuetan kotizatzen duten tituluen balorazioa abenduaren 31ko negoziazio-balioa da.

Araua

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali