saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004107

Atzerrian dauden baloreen berri eman beharra dela eta, nola baloratu behar dira antolatutako merkatuetan kotizatzen ez duten erakundeen funtsetako akzioak eta partaidetzak?

Antolatutako merkatuetan kotizatzen ez duten erakundeen funtsetako akzioen eta partaidetzen balorazioa onetsitako azken balantzearen emaitzako balio teorikoa da (ez da aplikatu behar Ondarearen gaineko Zergari buruzko otsailaren 27ko 2/2013 Foru Arauko 18. artikuluko lehenengo idatz-zatiko bigarren paragrafoan ezarritako zuzenketa), baldin eta balantzean erakundearen finantza-egoera zehatza eta benetako emaitzak agertzen badira. Kontabilitateak aurreko baldintza horiek betetzen ez baditu, Ondarearen gaineko Zergari buruzko otsailaren 27ko 2/2013 Foru Arauko 18. artikuluko lehenengo idatz-zatiko bigarren paragrafoan ezarritako zuzenketa aplikatu behar da.

Araua

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali