saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

FAQ: Maiz egiten diren galderak

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004104

Atzerrian kokaturik dagoen higiezin bat eskuratzeko asmoz kontuan entregatuak izan diren kopuruen gainean informatu behar al da 720 ereduan, betiere eskritura publikoa izenpetu baino lehenago edo, hala badagokio, jabetza edo eskubide erreala eskuratu baino lehenago?



720 ereduan ez da informatu behar Atzerrian kokaturik dagoen higiezin bat eskuratzeko asmoz kontuan entregatuak izan diren kopuruen gainean, betiere jabetza edo eskubide erreala eskuratu baino lehenago. Bakar-bakarrik informatu behar du atzerrian dauden ondasun higiezinen gainean bere titularrak edo titular errealak edo horien gaineko eskubide errealak dituenak.

Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga betebehar formalak arautzen dituen araudiko 65 quater artikuluan ezarritakoaren arabera aitortu behar diren ondasun higikorrak gorputz-ondasun higikorrak dira, atzerrian daudenak edo atzerrian erregistratu direnak. Hemen ez dira sartzen kreditu eskubideak edo eskubie pertsonalak.

Araua

Zerga betebehar formalei buruzko 205/2008 Foru Dekretua, 65 ter artikulua (361 KB)

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali