Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004104
720 ereduan ez da informatu behar Atzerrian kokaturik dagoen higiezin bat eskuratzeko asmoz kontuan entregatuak izan diren kopuruen gainean, betiere jabetza edo eskubide erreala eskuratu baino lehenago. Bakar-bakarrik informatu behar du atzerrian dauden ondasun higiezinen gainean bere titularrak edo titular errealak edo horien gaineko eskubide errealak dituenak.
Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga betebehar formalak arautzen dituen araudiko 65 quater artikuluan ezarritakoaren arabera aitortu behar diren ondasun higikorrak gorputz-ondasun higikorrak dira, atzerrian daudenak edo atzerrian erregistratu direnak. Hemen ez dira sartzen kreditu eskubideak edo eskubie pertsonalak.
Zerga betebehar formalei buruzko 205/2008 Foru Dekretua, 65 ter artikulua (361 KB)
Kontuan entregatutako kopurua, atzerrian higiezin bat erosteko.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.