Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004103
Kapital propioak hirugarrenei lagatzetik eratortzen diren eskubideak 720 ereduan aitortu behar dira soilik baldin eta titulu edo balioen bidez instrumentatuta edo ordezkatuta badaude. Beraz, mailegua edo kreditua titulu bihurtzen ez den bitartean, ez dago 720 ereduan beraren berri eman beharrik.
Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga betebehar formalak arautzen dituen araudiko 65 quater artikuluan ezarritakoaren arabera aitortu behar diren ondasun higikorrak gorputz-ondasun higikorrak dira, atzerrian daudenak edo atzerrian erregistratu direnak. Hemen ez dira sartzen kreditu eskubideak.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.