Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004100
Lehenengo galderaren erantzuna da zergadunak ez duela kontua aitortu behar, azken hiruhilekoko batez besteko saldoa eta abenduaren 31ko saldoa ez baitira 50.000 euro baino handiagoak, nahiz eta ekitaldian zehar zenbateko hori baino handiagoak izan diren saldoak izan.
Bigarren galderaren erantzuna da zergadunak ez duela kontu horren itxierari buruz informatu beharko, lehenago ez baitu kontu horri buruzko informaziorik eman behar izan. Gauzak horrela, atzerrian kokatutako ondasunei eta eskubideei buruz lehen aldiz informatu beharko dute 2013ko abenduaren 31n horien titularra (edo titular erreala, etab.) direnek.
Zerga betebehar formalei buruzko 205/2008 Foru Dekretua, 53 bis artikulua (361 KB)
Banku kontuak. Azken hiruhilekoko batez besteko saldoa eta saldoa abenduaren 31n.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.