Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004094
Ez. Atzerrian kokatutako ondasun eta eskubideen gainean informatzeko betebeharrik inoiz egon ez denez gero, zergadunak bakar-bakarrik aitortu behar izango ditu 2013ko abenduaren 31n dituen tituluak.
Gai honi dagokionez, aintzakotzat hartu beharra dago ez dela informatu behar zergadunak 2013ko abenduaren 31rako titularitatean ez dituen ondasun eta eskubideen gainean; izan ere, Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga betebehar formalak arautzen dituen Araudiaren 53 eta 65. artikuluetan ezarritako informazio betebeharrak bakarrik aplikatzen dira lehenengoz 2014an aurkeztu beharreko 720 ereduko aitorpenean, betiere 2013ko abenduaren 31n titularitatearen pean dituen ondasun eta eskubideei dagokienez.
Zerga betebehar formalei buruzko 205/2008 Foru Dekretua, 53 ter artikulua (361 KB)
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.