www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004093

Bizkaian egoitza duen pertsona fisiko batek, merkatu antolatuetan negoziatutako erakundeen fondo propioetako partaidetzaren ordezkaritza baloreen titularra denak (betiere hasiera batean atzerriko sozietate batean gordailuturik zeuden baloreak izanik), 720 ereduan aitortu behar al ditu, baldin eta abenduaren 31 baino lehenago horien zati bat transferitzen badu Espainian egoitza duen finantza erakunde batera eta erakunde horretan gordailuturik geratzen badira haien gaineko titularitatea galdu gabe?



Bizkaian egoitza duen pertsona fisiko batek, merkatu antolatuetan negoziatutako erakundeen fondo propioetako partaidetzaren ordezkaritza baloreen titularra denak (betiere hasiera batean atzerriko sozietate batean gordailuturik zeuden baloreak izanik) ez du informatu behar Espainian egoitza duen finantza erakunde batera abenduaren 31 baino lehenago eta titularitatea galdu gabe transferitutako zorroaren zatiari buruz; izan ere, gordailutu dituen erakunde berriak aitortu behar izango ditu, Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga betebehar formalak arautzen dituen Araudiaren 50. artikuluak ezarritakoarekin bat etorriz.

Araua

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali