www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004091

Errenta-eratxikipen araubidean dauden entitateak (ondasun erkidegoak, sozietate zibilak, jabe erkidegoak, jaso gabeko jarauntsiak etab), ez badute kontabilitate liburuak eramateko betebeharrik, beren kontabilitatean erregistratuta dauzkaten ondasun eta eskubideen berri ematetik salbuetsita gera daitezke?



Errenta-eratxikipeneko araubidean dauden entitateak (ondasun erkidegoak, sozietate zibilak, jabe erkidegoak, jaso gabeko jarauntsiak etab) atzerrian dauzkaten ondasun eta eskubideen berri emateko betebeharretik salbuetsita gera daitezke, baldin eta kontabilitateko araudian azaldutakoaren arabera kontabilitatea badaramate eta kontabilitatean erregistratzen badute kasu bakoitzean exijitzen den moduan. Hori guztia, nahiz eta kontabilitate liburuak eramateko betebeharra ez badaukate eta beren borondatez egiten badute.

Araua

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali