www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004089

Bizkaian egoitza izanik, Espainiako jatorriko talde familiarren atzerriko sozietate filialak ordezkatzeko ahalmena duten pertsona fisikoek informatu behar al dute ahaldun gisa agertzen diren filial horien kontuen gainean?



Bizkaian egoitza duten eta, aldi berean, Espainiako jatorriko talde familiarren atzerriko sozietate filialak ordezkatzeko ahalmena duten pertsona fisikoek ez dute informatu behar ahaldun gisa agertzen diren filial horien kontuen gainean, baldin eta jatorrizko sozietateak (Espainian egoitza duena) erregistraturik baldin baditu finkatutako kontabilitatean edo memorian, betiere Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga betebehar formalak onesten dituen araudiaren 53 bis 4.b) artikuluak ezarritako baldintzei jarraiki.

Araua

Zerga betebehar formalei buruzko 205/2008 Foru Dekretua, 53 bis artikulua (361 KB)

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali