www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004088

Bizkaiko merkataritza sozietate bat atzerrian zabaldutako hiru konturen titularra da. Horietariko bat 25.000 euroko erreferentzi saldoa dauka eta behar bezala erregistraturik dago kontabilitatean. Beste biek 15.000 euroko erreferentzi saldoa dute, bakoitzak, eta ez daude kontabilitatean erregistraturik. Kontu horien gainean informatu behar al du 720 ereduan?



Ez, sozietateak ez du informatu behar atzerrian zabalik dituen kontuen gainean, baldin eta betebehar horietatik salbuetsita ez dauden kontu guztien erreferentzi saldoak (azken hiru hilekoko eta abenduaren 31ko azken batez besteko saldoetatik handiena) 50.000 euroko kopurua gainditzen ez badu.

Araua

Zerga betebehar formalei buruzko 205/2008 Foru Dekretua, 53 bis artikulua (361 KB)

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali