www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004081

Bizkaian bizi den adingabe bat atzerrian irekitako banku-kontu baten titularra da eta banku-kontu horrek 85.000 euroko erreferentziazko saldoa du. Adingabearen gurasoak baimendu gisa ageri dira kontu horretan. Nork eman behar du kontu horri buruzko informazioa 720 ereduan?



Planteatutako kasuan, adingabeak, kontuaren titular den aldetik, eta gurasoek, kontuaren baimendu diren aldetik, eman beharko dute atzerrian irekitako kontu horri buruzko informazioa.

Araua

Zerga betebehar formalei buruzko 205/2008 Foru Dekretua, 53 bis artikulua (361 KB)

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali