Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004080
Egoitza Santuaren eta Espainiako Estatuaren artean 1979ko abenduaren 4an sinatutako Ekonomia Gaietarako Ituna betetzeko, Elizaren eta Espainiako Estatuaren arteko Batzorde Teknikoak egindako Sozietateen gaineko Zerga Elizaren Erakundeei aplikatzeari buruzko 1980ko urriaren 10eko Erabakia aplika dezaketen elizaren erakundeek ez dute atzerrian dauden ondasunei eta eskubideei buruzko informazio adierazpenari lotutako 720 eredua aurkeztu behar, 1980ko urriaren 10eko Erabakiko 2. artikuluan xedatutakoaren arabera, Sozietateen gaineko Zergaren pean baitaude Espainiako lurraldean eskuratzen dituzten etekinengatik eta ondare gehikuntzengatik bakarrik.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.