Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004079
Bai. Testamentu-ahalordea erabiltzearen zain dauden oinordetzek beren ondarea osatzen duten atzerrian kokatutako ondasunen eta eskubideen gaineko informazioa eman behar dute, Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga-betebehar formalak arautzen dituen Erregelamenduko 53. bis, 53. ter, 65. ter eta 65. quarter artikuluetan aurreikusitako arauen arabera, kasuan kasu (funtsean, ondasun eta eskubide horien titular edo jabe soil gisa), 2/2005 Foru Arauaren, martxoaren 10ekoaren, Bizkaiko Lurralde Historiko Zergei buruzkoaren, 34.3. artikuluan jasotako erakundeak baitira. Horrez gainera, jarauntsiaren gozamen-eskubidea badago, gozamendunak aipatu aginduan informatzeko betebeharra duela eskatzen zaion kasuetan ondasun eta eskubide horien gaineko informazioa eman beharko du (aipatu ondasunen onuradun, titular erreal edo gozamendun gisa).
Testamentua egiteko ahalordea erabiltzearen zain dauden oinordetzak.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.