Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003987
Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetara arte aplikatuz: 2022/09/01
Kontua | Sozietatearen izena (izena)+ helbidea | Datuak edo datu-multzoak | |||
---|---|---|---|---|---|
Identifikazio osoa BKK | Ireki edo eman zeneko data | saldoa abenduaren 31n |
Batez besteko saldoa Azken hiruhilekoan |
||
Cuenta 1 | x | ||||
Cuenta 2 | x | ||||
Cuenta 3 | x |
Osatu gabe, zehaztu gabe edo datu faltsuekin aurkeztu dira hiru datu edo hiru datu-multzo, hiru kontu diferenteri buruz (hiru erregistro diferentetakoak). Zein izango litzateke gutxieneko zehapena? Eta adibidean planteatutako kasuari dagokion zehapena?
Gutxieneko zehapena informazio-betebehar bakoitzagatik ezartzen da, kasu honetan abenduaren 22ko 205/2008 Foru Dekretuaren bidez onetsitako zerga betebehar formalen Araudiaren 53 bis artikuluan ezarritako dagoen informazio-betebeharragatik.
Gutxieneko zehapena 10.000 eurokoa izango litzateke. Planteatutako kasuan, abenduaren 22ko 205/2008 Foru Dekretuaren bidez onetsitako zerga betebehar formalen Araudiaren 53 bis artikuluan araututako informazio-betebeharra urratu da, bi datu-multzo eta datu bat isildu baitira edo osatu gabe, zehaztu gabe edo datu faltsuekin aurkeztu baitira. Kasu horri dagokion zehapena, 15.000 eurokoa izango da (5.000 euro datu bakoitzeko edo datu-multzo bakoitzeko, Zergei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arau Orokorraren Hogeita Zazpigarren Xedapen Gehigarriaren 2.a idatz-zatiak xedatzen duenaren arabera).
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.