www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003987

2. adibidea Zergapeko batek 720 eredua aurkeztu behar badu 205/2008 Foru Dekretuaren bidez onetsitako zerga betebehar formalen Araudiaren 53 bis artikulua araututa dagoen informazio-betebeharrarengatik, atzerrian kokatutako hainbat banku-kontu direla-eta, eta hurrengo taulan ageri diren hiru kontuei buruzko informazioa aurkeztean datu batzuk edo datu-multzo batzuk isiltzen baditu edo osatugabe, zehaztugabe edo datu faltsuekin aurkeztu baditu. Hurrengo taulan ageri dira 720 ereduan aitortu diren hiru kontuak. Datu zuzenak itzaleztaturik ageri dira eta "X" batekin falta direnak edo osatugabeak, zehaztugabeak edo faltsuak diren datuak edo datu-multzoak. Datuak edo datu-multzoak Sozietatearen izena (izena)+ helbidea Identifikazio osoa BKK Ireki edo eman zeneko data saldoa abenduaren 31n Batez besteko saldoa Azken hiruhilekoan 1. Kontua X 2. Kontua X 3. Kontua X Osatu gabe, zehaztu gabe edo datu faltsuekin aurkeztu dira hiru datu edo hiru datu-multzo, hiru kontu diferenteri buruz (hiru erregistro diferentetakoak). Zein izango litzateke gutxieneko zehapena? Eta adibidean planteatutako kasuari dagokion zehapena?



Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetara arte aplikatuz: 2022/09/01

Kontua Sozietatearen izena (izena)+ helbidea Datuak edo datu-multzoak
Identifikazio osoa BKK Ireki edo eman zeneko data saldoa
abenduaren 31n
Batez besteko saldoa
Azken hiruhilekoan
Cuenta 1 x        
Cuenta 2   x      
Cuenta 3       x  

Osatu gabe, zehaztu gabe edo datu faltsuekin aurkeztu dira hiru datu edo hiru datu-multzo, hiru kontu diferenteri buruz (hiru erregistro diferentetakoak). Zein izango litzateke gutxieneko zehapena? Eta adibidean planteatutako kasuari dagokion zehapena?

Gutxieneko zehapena informazio-betebehar bakoitzagatik ezartzen da, kasu honetan abenduaren 22ko 205/2008 Foru Dekretuaren bidez onetsitako zerga betebehar formalen Araudiaren 53 bis artikuluan ezarritako dagoen informazio-betebeharragatik.

Gutxieneko zehapena 10.000 eurokoa izango litzateke. Planteatutako kasuan, abenduaren 22ko 205/2008 Foru Dekretuaren bidez onetsitako zerga betebehar formalen Araudiaren 53 bis artikuluan araututako informazio-betebeharra urratu da, bi datu-multzo eta datu bat isildu baitira edo osatu gabe, zehaztu gabe edo datu faltsuekin aurkeztu baitira. Kasu horri dagokion zehapena, 15.000 eurokoa izango da (5.000 euro datu bakoitzeko edo datu-multzo bakoitzeko, Zergei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arau Orokorraren Hogeita Zazpigarren Xedapen Gehigarriaren 2.a idatz-zatiak xedatzen duenaren arabera).

Araudia

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Betebeharra ez betearen Zehapenak


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali