www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003986

1. adibidea: 720 eredua ez da aurkeztu, hori egiteko betebeharra izan den arren, lau informazio-betebeharrak direla-eta [i) atzerrian kokatutako finantza-erakundeetako kontuak. ii) atzerrian gordailututako, kudeatutako edo lortutako balore, eskubide, aseguru eta errentak. iii) atzerrian kokatutako ondasun higiezinak eta horien gaineko eskubideak. iv) atzerrian kokatutako ondasun higigarriak eta horien gaineko eskubideak, edo atzerrian matrikulatuta edo atzerriko herrialdeetako erregistroetan jasota daudenak]. Beraz, zein da gutxieneko zehapena, aitorpenik ez aurkezteagatik? Eta 720 eredua informazio-betebeharretako bati bakarrik dagokionez aurkeztu behar bada, zein izango litzateke gutxieneko zehapena?



Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetara arte aplikatuz: 2022/09/01

Gutxieneko zehapena 720 eredua ez aurkezteagatik, kasuetako lehenengoan, hiru informazio-betebeharrak urratu direnez, 30.000 €-koa izango litzateke. Bigarren kasuan, informazio-betebehar bakarra urratu denez, gutxieneko zehapena 10.000 €-koa izango litzateke.

Araudia

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Betebeharra ez betearen Zehapenak


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali