saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003984

Ohiko egoitza atzerrian daukan pertsona fisiko bat, PFEZren kargapekoa da, eta kontu bat dauka atzerrian kokatutako finantza-erakunde batean. Kontu horretan, Estatuko Administrazio Orokorraren nomina kobratzen du. Kontu horri buruzko aitorpena aurkeztu behar al du baldin eta, indarrean dagoen araudiaren arabera, informazio-betebehar hori salbuesten duten zioetako bat gertatzen ez bada?

Bai, abenduaren 22ko 205/2008 Foru Dekretuaren bidez onetsitako zerga betebehar formalen Araudiaren 53 bis artikuluaren arabera, aitortu egin beharko du, nomina kobratzen dueneko atzerriko finantza-erakundearen kontua ez baitago salbuespenezko zioetako batean ere, aitortzeko betebeharretik salbuesteko.

Araudia

Zerga betebehar formalei buruzko 205/2008 Foru Dekretua, 53 bis artikulua

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali