saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003980

Ondasun bat pertsona batek baino gehiagok une diferentetan eta zenbateko diferentetan eskuratu dutenean, zein zenbateko aitortu behar da, kontuan hartuta zenbatekoa hainbanatu gabe agerrarazi behar dela eta ondasunaren titular bakoitzari bere partaidetza-ehunekoa esleitu behar zaiola?



Kasu horietan aitortu beharreko zenbatekoa, partaidetza-ehunekoari dagokiona izango da, ondasunaren zatia eskuratu zueneko zenbatekoa osora igota. Gainerako partaideen eskuraketa-balioa ezezaguna denez, hala zehaztutako ondasunaren balio osoa (ehunekoari dagokion balioa %100era igota) izango da muga, aitortzeko betebeharra dagoen zehazteko. Beraz, baliteke partaide batzuek aitortu behar izatea eta beste batzuek ez. Hona hemen beste adibide bat: egoiliar den “A” pertsona batek atzerrian kokatutako higiezin baten %50 eskuratu zuen “n”. urtean, 20.000 eurotan, eta “n+3”. urtean egoiliar den “B” pertsona batek atzerrian kokatutako higiezin horren beste %50a eskuratu zuen 40.000 eurotan. “A”k ez du aitortu behar higiezin hori 720 ereduan, ondasun higiezinaren eskuraketa-zenbatekoa (20.000 euro) osora igotzearen emaitzak (40.000 euro) ez duelako gainditzen 50.000 euroko muga, eta horrenbestez, informazio-eredu horretan ez da aitortu behar. Beste jabekideak, "B"k, hala ere, aitortu behar du, bere partaidetzaren eskuraketa-balioa, osora igota, 80.000 euro delako, eta horrenbestez, 50.000 euroko muga gainditzen duelako.

Araudia

Zerga betebehar formalei buruzko 205/2008 Foru Dekretua, 65 ter artikulua

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali