www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003970

Zein truke-tasa aplikatu behar da 720 ereduan aitortu beharreko ondasun edo eskubideari dagokion balioa kalkulatzeko, balio hori euroa ez den beste moneta batean ageri denean?



Ondasun edo eskubideen balioak, iraungi edo kitatu ziren egunean edo informazioa aitortu zeneko ekitaldiko abenduaren 31n indarrean zegoen truke-tasari egokitu behar zaizkio. Adibidez, pertsona edo erakunde batek abenduaren 31n euroa ez den moneta batean eskuratutako higiezin aitorgarri baten titular formal edo erreala izaten jarraitzen badu, higiezin horren eskuraketa-balioa aitorpena aurkeztu zeneko ekitaldiko abenduaren 31n indarrean zegoen truke-tasa aplikatuz zehaztu beharko da.

Araudia

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Truke-tasaren aldaketa


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali