www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003967

Zein balore aitortu behar da erakunde juridiko bateko partaidetza adierazten duten balore edo eskubideen kasuan?



Merkatu antolatuetan negoziatutako erakunde baten kapitalaren edo funts propioen partaidetzak adierazten dituzten baloreak badira, Inbertsio Kolektiboko Erakundeei dagozkienak bazter utzita, sortzapenaren unean zeukaten negoziazio-balioaren arabera baloratuko dira (Ondarearen gaineko Zergari buruzko martxoaren 24ko 2/2013 Foru Arauaren 17. artikulua).

Hala ere, informazio-aitorpen honen ondorioetarako, espainiar merkatuaren antzeko ezaugarriak daukan merkatu antolatu batean negoziatutako atzerriko erakunde juridikoen akzioak edo kapitalaren edo fondo propioen partaidetzak badira, Ondarearen gaineko Zergari buruzko martxoaren 24ko 2/2013 Foru Arauaren 17. edo 18. artikuluan ezarritako bideetako edozein erabiliz baloratu ahal izango dira, edo bestela, abenduaren 31ko kotizazio-balioaren arabera. Merkatu antolatuetan negoziatu ez diren erakunde baten kapitalaren edo funts propioen partaidetzak adierazten dituzten baloreak badira, horien balorazioa onetsitako azken balantzean gertatutako balio teorikoaren arabera egingo da, betiere balio hori, nahitaez edo borondatez, berraztertu eta begiztatu izan bada eta auditorearen txostena aldekoa izan bada. Balantzea ikuskatu ez bada edo ikuskaritzako txostena aldekoa ez bada, balorazioa Ondarearen gaineko Zergari buruzko martxoaren 24ko 2/2013 Foru Arauaren 18. artikuluan ezarrita dagoen bezala egingo da.

Araudia

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali