www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003957

Atzerriko Inbertsio Kolektiboko Erakundeen akzioen edo partaidetzen titularrak, akzio edo partaidetza horiek Espainian kokatutako merkaturatzaileen bitartez edo zerbitzugintza askearen araubidean ari diren erakunde kudeatzaileen ordezkarien bitartez eskatu baditu, akzio edo partaidetza horiek 720 ereduaren bidez aitortu behar ditu?



Ez, baldin eta titularrek balore horiek erregistratuta mantentzen badituzte merkaturatzaile edo ordezkari horietan, azken horiek aitortu behar baitituzte, abenduaren 22ko 205/2008 Foru Dekretuaren bidez onetsitako zerga betebehar formalen Araudiaren 50.2 artikuluan araututako informazio-aitorpenean (189 eredua).

Araudia

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali